KOMUNIKAZIO TRESNA BERRI BAT - UNA NUEVA HERRAMIENTA DE COMUNICACIÓN

viernes, 14 de junio de 2013

AZKEN BATZAR INFORMATIBOA



Ostiral honetan Kordobilako parkean suhiltzaile talde on bat bildu genuen Batzordeak antolatutako Batzar informatiboan.
Gai nagusia, Zuzendaritzak proposatutako akordioa. Kontua hau zen: sinatu edo ez sinatu, erefrendum baten bidez.

Sindikatu guztiek bere balorapena egin zuten eta alde batetik CCOO eta UGT alde agertu ziren, jakin gabe ESK eta erabat aurka LAB eta SBN. Batzarra bukatu zenean ESKko ordezkaria (Josu), jendearen parte hartzea entzun eta gero iritziz aldatu zen eta bere aurkako jarrera azaldu zuen (hobe berandu inoiz baino).


Giroa oso bero egon zen jendearen artean baina ordezkari sindikalek tono on bat mantendu zuten, gutxienez Batzarraren buruan zeudenen artean.

Momentu larriena edo estuena ea nortzuk bozkatu ahalko zuten azaldu zutenean iritsi zen. Azkenean eskuz gora bozkatu zen eta aurten lanean egonen diren guztiek ahalko dute.

Laburpena egiteko, referendum bat egitea erabaki zen bainan 19an ordez, 25ean gauzatuko da. Botoa, egun horretan agertu ezin denak delegatu ahalko du. Oraindik ez dakigu nola bainan azkar nola egin behar den esanen digute.
Ere, kanpainako kontratatu guztiek botoa eman ahal izatea onartu zen.

Horregatik guztiei erne egotea egun hauetan eskatzen dizuegu eta EZETZ erraldoi bat ematea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario