KOMUNIKAZIO TRESNA BERRI BAT - UNA NUEVA HERRAMIENTA DE COMUNICACIÓN

lunes, 5 de diciembre de 2011

SOLDATA IGOERA - SUBIDA DE SUELDOS


Mahai Orokorraren aurreko bi bileretan Gobernuko ordezkariek behin eta berriz esaten zuten  ezinezkoa zela azkeneko urteetan galdutako eroste ahalmena berreskuratzea. Ezin zen hitz egin plantilen egonkortasunaz ez eta prekarietatearekin amaitzeaz ere, guzti horrek gastua handitzea baitakar, aipatzen zuten ezin zela ukitu aurrekontuetan dagoen partida, 201 2rako orain bukatzen den urtekoa baino txikiagoa dena. “Ezin da ukitu 1 . kapitulua, langileen soldatei dagokiena” errepikatzen zuten.
Hala ere hirugarrenean baietz, eta azal tzen dute aurrekontu partida hau baietz alda daitekeela, gobernukide eta goi karguen izugarrizko soldata igoera ezartzeko. Gainera igoera hauek ezartzeko gure soldatena eta kontratazioetarako dagoena jaitsiko da. Azkenik langile finkoentzat soldata izoztea hirugarren urtez jarraian eta behin-behinekoentzat kaleratzeak eta  kontratazioen gutxipena.