Gaur Nafarroako Larrialdietarako Agentziaren langileok murrizketaren eta zehatzago Sanferminetako Museoak suposatu duen miloika euro xahutzearen aurkako protesta ekitaldi bat gauzatu dugu.
Horretarako entzierro bat simulatu dugu eta bertan ehundaka langileak egon gara. Suhiltzaileak eta SOS Nafarroako langileak ere parte hartu dugu, Udal plazatik atera eta zezen plaza ondoan zegoen suhiltzaile parkeko orubean bukatu dugu. Han komunikatu bat irakurri dugu UPNko xahukeria salatuz.
Hasi baino lehenago polizia nazionala baimenik gabeko ekitaldia zela eta ez digu ateratzen utzi. Baimena erakusterakoan ez dugu arazorik izan.
Udal plazan, uniforme ikusgarri eta langile kopuru handiak giroa eman dute aurrekarietan.
Suhiltzaileak, zezenak, jauntxoak, pankartak eta protagonista garantzitsuena: AIZTURRAK
Hasi baino lehen itxura arraroa hartzen zuen gure protesta ekitaldiak. Nortzuk sobratzen dira?
Estafeta kaletik korrikalariak eta zezenak multzo batean joan dira.
Salatzeko komunikatua euskeraz eta erderaz irakurri da, komunikabide asko izan dira bertan.
Hemen suhiltzaile parkea zegoen orubea erabat utsik ikusten ahal da
Link hauetan komunikabide desberdinek eman duten berria ikusten ahal da.
NOTICIAS DE NAVARRA