IRUÑEKO suhiltzaile parketik 50 lagun inguru atera ginen. Gehienak laneko jantzia jarrita (txamarreta eta kaskoa ). Nahiz eta bero izugarria egin ibilbidea jasan genuen (izerdiz blai).
Parke ondoko errotonda Berriozarretik etorri zen zutabe batekin bat egin genuen eta denok batera Txistuen plazaraino joan ginen. Han ia ordu bat itxaron genuen berriz martxan jartzeko.
Azkenean Gayarre antzokian baino lehenago gelditu ginen, aurrera egin ezinean eta Diputaziora iritsi gabe. Han manifestazioa amaitutzat eman genuen.
Ibilbidean lagun suhiltzaile askoz gehiago gehitu ziren, talde maju bat osatzen eta gure kolore berezia ematen manifestazioari.
LAB SINDIKATUKO BALORAZIOA
SEKTOREKA
Irakaskuntzan, Administrazio eta udal eremuan gehiengo oso zabal batek jarraitu du greba deialdia (%70etik gora).
Osasunbidean gutxieneko zerbitzuek guztiz baldintzatu dute grebaren jarraipena.
LURRALDEKA
LURRALDEKA
Nafarroa iparraldean jarraipen ia erabatekoa, Iruñerrian ere oso zabala eta Erribera aldean mugatuagoa.
Manifestazioari dagokionez esan azken greba egunetako handiena izan dela, manifaren burua Gobernuaren parean zegoelarik isatsa oraindik autobus geltokitik atera ezinik zegoela.
Manifestazioari dagokionez esan azken greba egunetako handiena izan dela, manifaren burua Gobernuaren parean zegoelarik isatsa oraindik autobus geltokitik atera ezinik zegoela.