HAMAIKA ENTZUTEKOA JAIOAK GARA!!
Asanblada lotsagarria ikusi genuen pasa den ostegunean, zerbait puntuala izan zitekeela pentsatu genuen baina ez da horrela izan. 24 ordu ez ziren pasa oraindik eta erasotzeko, LABen aulezia (asanbladan) aprobetxatu zutenak, orain gora joan dira eta zartako batez haien burua (SBN, CCOO etaUGT) jaun ta jabe izendatu dute NLAko langileen Batzordean.
Haien gutxiengo sindikala gure gehiengotik pasa dute eta Batasuna Sindikala hil zorian utzi dute.
Zer gertatu da?
Oso erreza da, haien artean deialdi bat egin dute prentsurreko bat emateko astelehen honetan, inori galdetu gabe eta gehiengo bat osatu gabe hori egiteko, baina TXARRENA denon izenean egin dutela da, langile BATZORDEaren izenean.
SBN Batzordearen presidentzian dago orain eta irristakada baino gehiago izan du oraingo honetan. Bere postutik BATZORDEA arintzea eta ekimenak hartzea ongi dago, baina gehiengo batekin egiten dela jakin behar zuen.
NLAko LABetik ez gara geldirik geldituko eta heldu den egun hauetan zenbait ekimenak ere hartuko ditugu.
IRAKURRI PRENTSAURREKOAREN IDAZKIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario