KOMUNIKAZIO TRESNA BERRI BAT - UNA NUEVA HERRAMIENTA DE COMUNICACIÓN

viernes, 15 de marzo de 2013

SUHILTZAILEAK KORRIKAN, MENDIRA

Gaur KORRIKA iritsi da eta Beruete ondoan genuen kilometrora hurbildu gara suhiltzaileok.
Batzuk Beruetetik korrika, beste batzuk kilometroan bertan egon dira eta beste batzuk kotxez joan gara Korrikaren hilararen atzean. "Kotxe eskoba" lana egiteko. Kilometro pare bat egin dute eta ziztu bizian Beruetetik Ireber aldera abiatu gara.
Eguraldia opari bat izan da, egun batzuetan elurra botatzen egon eta gero kolore eta kontraste politak utzi ditu. Hala ere ibiltzeko sufritu izan behar dugu, bide osoan metro bat elur edo gehiago zegoen, ibiltzeko neketsua, dena den suhiltzaileak lanean jartzen direnean ez dago oztoporik eta aurrean zindoazenek "makina kitanieves"  ematen zuten.

Azkenean Jauntsaratsen bazkari on bat eta etxera pozik. Hemen argazki batzuk daude, gehiago jasotzen baditut, sartuko ditut ere.

AUPA KORRIKA




























No hay comentarios:

Publicar un comentario