Modu laburrean ateratakoa hau izan da:
- Adostutako idazki bat egin da langile guztiei, zuzendaritzari, parkeetara, forora, erakunde politikoei eta komunikabideei bidaltzeko (printzipioz Batzorde bezala bidaliko da). Idazki honetan LNAko langile guztientzako asanbladaren deialdia agertuko da ere, beraz erne egon zaitezte eta parte hartu.
- Batzordeak prentsaurrekoa prestatuko du, eta sindikaturen bat edo beste ez aldentzea edukiengatik espero dugu.
- Adostutako idazki honek ere, LNAko langileentzat prestatuko den sinaduren orria, oinarri bezala balioko du. Sinadura jasotze honetan denon pate hartze eta lana, parkeetan batez ere, ezinbestekoa da.
Biharko sarjentuei premiazko deialdia luzatu diete bilera bat izateko Patxi Fernandezekin. Bere proposamenak lehen bait lehen antolatu nahi dituztelakoan gaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario