Gaur suhiltzaileok patroi eguna ospatu dugu, azkenean festa bat da guretzat (bazkaria eta farrak), baina aurten ere gure goiko agintariak murrizten ari diren eskubideak eta lan baldintzak salatu nahi genituen. Horretarako Kordobilako parke nagusiara barne kontseilariak egin behar zuen bisita aprobetxatu dugu. Jimenez eta Nafarroako kazetariek Gobernuarekin dagoen gure desadostasuna ikusi dute.
Kartelen bidez bere UPNko politika, murrizketak eta bere lotsagabekeriak oroitarazi dizkiogu, hasieran parketik eta azkenean ekitaldi ofiziala ospatzen ari zen aretoan sartu gara eta aurrez aurre salaketa egin dugu.
Azkenean zarata handia egin duguu bere txapa ez botatzeko eta helburua lortuta zegoelakoan gure festa ospatzera joan gara.
Hemen argazki eta bideo batzuk daude parkean gertatutakoarekin eta gero bazkaria batean egindakoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario